XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erregearen eta Fede zaintzalen ostikoa: orduz geroztik bere etxean egon beharko du Azpilkuetak, giltzatua balitz bezala.

1567-an, zortzi urte badu Karranza itzalean dagola, azkenean Pio bortzgarrena, Aita Saindu berria, garrazki mintzo da: Erromarat ez bada auzi hori igortzen, eskomikatuak izanen direla auzi-egileak.

Lisbon-en zagon orduan Azpilkueta, Portugaleko Erreginaren gortean.

Harat heldu zaio Felipe bi-garrenaren eskutitza, adiaraziz nahi lukela bera ere Erromarat joan zadin Karranzaren alde jartzeko.

Naparroako jakintsu zaharra, hirurogoi-ta hamabortz urte ditu, ordukotz, abiatzen da berriz ere bidez bide; eta badoa lehen aldikotz Erroma-raino.

Avignon-en eritu zen haatik; eta 1567-ko urrian sartuko da Elizako hiri nausian, Erroma-n.

1576-an trenkatuko da auzi hori, Karranza hamazazpi urtez preso egon ondoan.

Hautsi-mautsi bat egin zuten azkenenan Aita Sainduak eta Espainiako Erregeaak: Toleda-ko kardinalea ez da kondenatua izanen, bainan Luther-en kutsua duten hamasei erakaspeneri beharko du uko egin.

Hamabortz egunen buruan hilen da, hoben gabe dela goraki erranez.